XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintaria eta Lanarigoa Izendapenak, egoerak eta gora-beherak HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.

AGINDUA, 1989.eko apirilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Euskal Autonomi Elkarteko Batxilergoko Ikastegietan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, Batxilergoko Katedradun Numerarien Lekualdaketa-Lehiaketari eman zaion behin-betiko ebazpena argitara emanez.

Euskal Autonomi Elkarteko Batxilergoko Ikastegietan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, Lekualdaketa-Lehiaketarako deia egiten zuen 1988.eko urriaren 27ko Aginduko (azaroaren 8ko EHAA) hamaseigarren oinarri-arauak ezartzen duenaren arabera, honako hau XEDATU DUT: Lehenengoa.- Agindu honetako Eraskinean azaltzen diren Batxilergoko Katedradun Numerariei behin-betiko destinoa ematea Lekualdaketa-Lehiaketa honen ondorioz, bertan azaltzen diren irakasgai eta Ikastetxeen arabera.

Bigarrena.- Agindu honen bidez izendatzen zaizkien Ikastetxeetara 1989.eko irailaren 25ean joan beharko dute interesdunek.

Lanpostuaz jabetzea, dagokien erakundeen aurrean eta ikasturteari hasera ematean zehaztuko den egunean egingo da, urte honetako urriaren 1etik hasita ekarriko dituela ondorio ekonomikoak.

Handik datozeneko Ikastetxeetako lana uztea irailaren 30ean egingo da.

Irakaskidegokoak ez diren funtzionarien ezkontide gisa Lekualdaketa-Lehiaketetan parte hartzearen ondorioetarako, irailaren 1etik hasita ekar ditzake ondorioak lanpostuaz jabetzeak.

Hirugarrena.- Irakasleren batek euskaraz irakaskuntza emateko destinoa hartu eta horretarako eskatzen diren baldintzak ez betetzea gertatuko balitz, izendapena indargabetu egingo da.

Laugarrena.- Lanutzialdian egon eta lehiaketa honen ondorioz ihardunera birsartzen diren irakasleek, Lekualdaketa-Lehiaketarako deia egiten duen 1988.eko urriaren 27ko Aginduko (azaroaren 8ko EHAA) hamazazpigarren oinarri arauean aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte irailaren 1etik 30era.

Bosgarrena.- Lekualdaketa-Lehiaketa honetan parte hartu eta aurkezpenaren gai izan diren merezimenduak demostratzeko agiriak aurkeztu dituzten irakasleek, berez edo behar bezalako baimena duen pertsona baten bidez berenganatu ahal izango dituzte agiri horiek haren bidez lehiaketan parte hartu duteneko Lurralde Ordezkaritzatik eta, hori, Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa sartzeko ematen den hilabeteko epea igaro ondoren, egingo da.

Seigarrena.- Agindu honen aurka, interesdunek, berraztertze errekurtsoa sartu ahal izango dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Jn. T. Gorenaren aurrean eta Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1989.eko apirilak 25. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.